Talde! Orain arte bildutako informazioa, docsera pasatu behar dugu

Sare sozialen eragina gizartean:
Bizi garen gizartea etengabeko aldakuntzan dago, gure inguruan dagoen guztia garatzen doa eta etengabeko bilakaeran aurkitzen dira. Guri bizitzea suertatu zaigun gizarteak gure gurasoek bizi zutenarekin ezberdintasun ugari ditu.
Gaur egun informazioaren gizartean bizi gara, non guztia egiten da express modura, beharrezkoa da izatea datuak bat-bateko forman eta baita ere modu berean bidaltzea mundura
Aldaketa handietako bat harreman pertsonalen ulertzean dago. Honetan sare sozialek papel oso garrantzitsua izan du.
definitzen jarraitu baino lehen, zehaztu beharko genuke zer den sare sozial bat edo zer ulertzen dugu sare sozial gisa.
Sare sozialak pertsona taldeek osaturiko egitura sareak dira. Hauetan mota bat edo gehiagoko harremanez egiten da lotura: adiskideak, familia, jakintza, interes komunak...
Sare sozialak XXI. mendean oso garrantzitsuak bihurtu dira pertsona bakoitzak erabilpen zehatz bat izanez. Eguneroko bizitza baldintza dezakete besteekiko harreman fisikoa gutxitzen baitute. Batzuetan nahiago dute ordenagailuen bidez harremanak ezartzea eta beraien gauzak komentatzea, aurrez aurre egitea baino. Etxetik mugitu gabe geratu nahi dute esfortzu minimoa egiteko.
Sare sozialak, esklabutza mota bat da ere. Txarra ala ona ahal da?,

Badakigu, sare sozialek eragiten dutela harreman mordoak gure artean. Gainera, jakituria pizten dute. Bitxia da nola sare sozialengaitik, jende mordoa ezagutu dezakegu eta beraiekin gai askori buruz eztabaidatu dezakegu.
Sare sozialak baita ere, arriskutsuak izan daitezke. Sare hauek edozein erabiltzaile eduki dezakete, nahiz eta 18 urteko gizon-emakumeentzat izan. Gazte askok, beraien urteak aldatuz, sare hauek bereganatu dezakete eta ondorioak arrikutzuak izan daitezke. Badaude, lotsagabe asko daude, gazte hauez aprobetzatzen direnak. Orduan, nork kontrolatzen ditu? Pertsona guztiak urteak kontutan izan gabe sare sozialen parte hartzaileak izan daitezke? Limiteak non daude?
Gaur egun, aktibo dauden sare sozialak hauexek dira: Tuenti, Facebook, Twitter, Meetic, myspace, Friendfeed, Hi 5, Fotolog, Sonico, Sexyono, Yahoo respuestas, Youtube, Blooger, foroak...Gaur egun sare sozial hauek pertsonek onlinen ematen duten denboraren laurden bat adierazte dute.
Sare sozialen mota ezberdinak ezberdindu ditzakegu motibazio nagusiaren arabera. Hemen lau ezberdin ikusiko ditugu:
Ezagutzazko sare sozialak: helburu nagusia sareko partaideen arteko elkarlana eta komuniazioa bilatzea da, experientziak, ezagutzak partekatuz (Advogato, ANobii. CarDomain, etab.)
Lagunen kontaktuen sare sozialak: komunikazioa eta erabiltzaileen arteko kontaktuak bultzatzen dituzte (Facebook, Bebo, Hi5, etab.).
Sare sozial profesionalak: hauek profesionalei beste batzuekin kontaktuan jartzea ahalbidetzen die. Honek garapenerako aukera ematen die (Linkedin, Xing, etab.).
Erosketetako sare sozialak: helburu nagusia gauzak erosi eta saldu nahi duten pertsonak kontaktuan jartzea da (Ebay, Amazon).

Beraz, Sare sozialak, ideiak interneten bidez trukatu ahal diren lekuak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario